XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
LEO: Aizu, umezain ibiltzeari utzi behar diozu egunen batean.
JOHN: Bazuen familia...
LEO: Honezkero, honek ez du harrak beste familiarik. (
JOHN: Nola joango gara?
LEO: Badut lagun bat Death Valleyn.
Mendian ibiliko gara aldi batez, eta gainera meategiak daude.
JOHN: Ezin dut andrea berriro utzi.
LEO: Lana ez da hain gogorra, eta berehala aterako duzu andreari zor diozuna ordaintzeko.
(
Ez izan txepela.
Lehen ere ezer esan gabe joan zara. (
JOHN: Itxaron, gorpua estali behar dugu.
LEO: Erotuta zaude?
Honela jakingo dute baten bat ibili dela inguruan.
Txakurrak botako dizkigute.
JOHN: Baina guk ez dugu ezer egin.
LEO: Zure zorrak eta nire ibilerak jakinda, jai daukagu.
(
Nekatuta nago mendiaz eta banoa.
Etorriko zara nirekin ala ez?
JOHN: Ederra egin du gizonak!
LEO: Izorratuta etorri zen, eta izorratuta joan da. Goazen! Berandu da-eta.
JOHN: Oraintxe noa. Zerbait errezatu behar dut. (
(